martes, 22 de enero de 2008
ARATUSTEAK
Gutxi falta da aratusteak hasteko. Mozorroak prestatzen ari gara guztiok. Gehiago jakiteko jai honi buruz ikusi hurrengo bideoa.
sábado, 5 de enero de 2008
Gabonetan Tologorrian
Abenduaren 27an Tologorrira igo nintzen lagunekin. Goizaldean hotz handia egiten zuen, baina igoeran ez zen nabaritzen. "Bide Beltza"-ra heldu arte pagoen artean doa igoera, baina puntu honetan zuhaitzak desagertzen dira eta bidea maldatik doa. Igoera zati hau harrigarriena da. Goikaldean "Iturrigorri " iturria dugu ur ederra edateko. Hemendik puntaraino 15 minutu inguru gelditzen dira. Goian paisaia ikusgarria da: Aiara eta Orduña bailarak ikusten dira, Maroñoko uharka, Gorbeia mendia, e.a.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)