martes, 6 de mayo de 2008

Ariketa hau froga bat egiteko da. Kasu honetan aurkezpen bat ikusteko Google erabiltzen.


martes, 22 de abril de 2008

Aurkezpena sartzen

Hemen ikus dezakegu "Slideshare"-n hartutako aurkezpen bat.

martes, 26 de febrero de 2008

KALEROKO INAUTERIAK 2008

Otsailaren 1ean inauteriak ospatu genituen gure eskolan. Beti bezala zikloka mozorratu ginen eta eskolako patioan dantzaldia burutu genuen. Amaitzeko auzotik kalejira egin genuen. Oso koloretsu eta dibertigarria izan zen. Atera genituen argazkiak ikusi nahi badituzu, eskumaldean aurkituko dituzu.

martes, 22 de enero de 2008

ARATUSTEAK

Gutxi falta da aratusteak hasteko. Mozorroak prestatzen ari gara guztiok. Gehiago jakiteko jai honi buruz ikusi hurrengo bideoa.

sábado, 5 de enero de 2008

Gabonetan Tologorrian



Abenduaren 27an Tologorrira igo nintzen lagunekin. Goizaldean hotz handia egiten zuen, baina igoeran ez zen nabaritzen. "Bide Beltza"-ra heldu arte pagoen artean doa igoera, baina puntu honetan zuhaitzak desagertzen dira eta bidea maldatik doa. Igoera zati hau harrigarriena da. Goikaldean "Iturrigorri " iturria dugu ur ederra edateko. Hemendik puntaraino 15 minutu inguru gelditzen dira. Goian paisaia ikusgarria da: Aiara eta Orduña bailarak ikusten dira, Maroñoko uharka, Gorbeia mendia, e.a.